XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Imajinatuko duzuenez, gonbidatu guztiek lorontziaz hitzegiten zuten.

- Ui! Zelako txoko ederra!.

- Ene! Hau da lorontzi harrigarria!.

- Baina zer da hau? galdetzen zuen lotsagabeenak.

- Ikusten duzue zer den! Kanguro disekatu bat da erantzun zuen Klok.

Kangurinari, hau entzuten zuen bakoitzean, dardara eta doministikuka hasteko gogoa etortzen zitzaion.

Okerrena izan zen liztor bat bere inguruan biraka hasi zenean; gure kanguroa izerdi patsetan jarri zen eta begiak okertzen zituen intsektuaren hegaldia jarraituz.

Bapatean ZAST!, liztorrak Kangurinaren sudur punta eztenkatu eztenkatu: zulatu, pikatu zuen.

Aiii!... non entzuten den Kangurinaren garrasia! Salto handi bat eginez, gelaren erdiko lanpara ederrean zintzilik geratu zen kanguroa.

- Hel! Sokorro! Kanguroa desdisekatu egin da, piztu egin da!.

Kangurinak behera begiratu zuenean, lurrean etzanda kordegabeturik kordegabeturik: sentidurik gabe zeuden emakume guztiek alfonbra bat osatzen zutela ikusi zuen.

Klo bakarrik jabetu zen gertatu zenaz eta barrez lehertzen ari zen.

Bere gonbidatuei gertatu zena esplikatu ondoren, festa bukatu egin zen.

Uda heltzean, Korta sendiak oporrak igarotzera Mallorkara joatea erabaki zuen.

Maleta gutxi zutenez, Kangurinaren poltsa erabili zuten haurren jostailuak barruan sartzeko.

Bidaia merkeagoa izan zedin, Kangurina fakturatu fakturatu: bidaiak egiteko txarteltxo baten bidez paketeak, maletak etabar bialtzea egin (...).